‘Arria V.a’-k 5 Kiroleko finala jokatuko du asteazkenean
5 Kirol Txapelketaren finala jokatuko da maiatzaren 1ean, asteazkenean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Bertan izango da Xabier Orbegozo Arria V.a. Ibarran bizi den errezildarraren bikotea Eizmendi izango da. Aurkariak, aldiz, Atutxa II-Urruzuno. Txapelketan parte hartu duten bikote guztiak harri jasotzaile eta aizkolariz osaturikoak izan dira. Arria V-Eizmendiren kasuan, finalera pasatzeko Larrañaga eta Peña utzi behar izan zituzten kanpoan.…
Details