5 Kirol Txapelketaren finala jokatuko da maiatzaren 1ean, asteazkenean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Bertan izango da Xabier Orbegozo Arria V.a. Ibarran bizi den errezildarraren bikotea Eizmendi izango da. Aurkariak, aldiz, Atutxa II-Urruzuno.

Txapelketan parte hartu duten bikote guztiak harri jasotzaile eta aizkolariz osaturikoak izan dira. Arria V-Eizmendiren kasuan, finalera pasatzeko Larrañaga eta Peña utzi behar izan zituzten kanpoan. Txapelketari hasiera eman zion lehia izan zen. Atutxa II-Urruzuno, aldiz, finalera denborarik onena markatuz iritsi dira.

Ikusi artikulua