Herri kirolei bultzada emateko asmoz sortu zuten Basque Sports enpresa. Iazko azaroan, aizkorako Larrakoetxea Saria antolatu zuen, Loiun (Bizkaia), eta bertan Aitzol Atutxa, Iker Vicente eta Xabier Orbegozo Arria V.a aritu ziren. Ordukoari segida emateko asmoz, Basque Sportsek beste lehiaketa bat antolatu du. 5 Kirolizena du, eta berritzailea da, aizkolari batek eta harri jasotzaile batek osatutako lau bikotek neurtuko baitituzte indarrak bost kiroletan: aizkoran, harri jasotzean, txinga eroatean, ingude altxatzean eta trontzan. Inoiz ez da halakorik egin.

Ikusi artikulua