Xabier Zaldua zumarragarrak Basque Sports enpresak antolatu duen 5 Kirol lehiaketan parte hartuko du. Aizkolari eta harrijasotzaile batek osatutako lau bikotek parte hartuko dute. Hasteko, harrijasotzaileak 100 kiloko kopa altxatuko du eta aizkolariak 45 ontzako hiru enbor ebakiko ditu, lau aldiz bakoitzak. Ondoren, 12 plaza egingo dituzte txingekin, 150 ukitu ingudearekin eta 45 ontzako 10 enbor ebakiko dituzte. Azkeneko hiru proba horiek txanda librean egingo dituzte.

Lehen kanporaketa apirilaren 6an jokatuko da, Marurin. Arria eta Eizmendi, Larrañaga eta Peñaren aurka arituko dira. Apirilaren 13an, Gatikan, Zaldua eta Jesus Mari Izeta, Atutxa eta Inhar Urruzunoren aurka arituko dira. Finala maiatzaren 1ean jokatuko da, Miribillan.

Ikusi artikulua